viernes, 19 de diciembre de 2008

lagunduuuu!!!

ez dakit nere mutila nola utzii!!

laguntzaaaa!!!

5 bat ilabete dauzkagu baina ez naiz berarekin ondo sentitzen. maite dut baina... ez nago berarekin maiteminduta. Min egingo diot eta ez dut hori nahi. Lagunak izatea bakarrik nahi dut. Lagundu! mesedez!


nahasturik



Nahasturik, maitea:


Ziur zaude zure mutila utzi egin nahi duzula? Galdera garrantzitsua da, bada. Ezer baino lehen, zure buruari galdetu ea benetan utzi nahi duzun. Benetan utzi nahi baduzu (ez da erraza baina) aholku batzuk emango dizkizut.

5 hilabete iraun dituzue eta maite duzula diozu, baina ez zaude berarekin maiteminduta. Bera nola dago zurekin? Maiteminduta? Aspertuta?

Maiteminduta badago, ziurrena da min pixka bat egingo diozula, baina hala ere, lagunak izatea behin ere ez begiratzea baino askoz ere hobeagoa da. Hori da bikote askoren arazoa: moztu ondoren lagunak izaten segituko dugu?


Askotan hala gertatzen da, baina beste askotan ez.

Zuk horrela izatea nahi baduzu, ez du zertan ez gertatu.

Elkartu zaitezte biontzat gustukoa edo berezia den leku batean. Esan garrantzizko zerbait duzula esateko eta bueltarik eman gabe, esaiozu niri esan didazuna

[maite duzula, baina ez zaudela maiteminduta eta laguna izaten jarraitzearena], hori bai, esaiozu leun, lasai, presiorik gabe eta hitzak zainduz. Horrelako zerbait entzuten duzunean besarkada bat izaten da onena erreakzionatzeko, beraz, emaiozu.

Hartuiozu eskua eta esan (serio) lagun izaten segitu nahi duzula.

Nola erreakzionatzen duen arabera jokatu behar duzu zeuk ere. Agian joan egingo da ezer esan gabe edo bertan gelditu mindurik baina hadi. Gelditzen bada, emaiozu maisailean muxu bat eta lasai geldituko zarete biok. Hori horrela ez bada edo bada ere, utziozu denbora.


Zorte handia opa dizut!!!


muxu bat,



beti ixilik dagoena

2 comentarios:

  1. mileskeeeerrr
    saiatuko naiz
    ea zer gertatzen dan

    ResponderEliminar
  2. nola esan mutilari gustukoa dudala?¿

    ez dut asko ezagutzen baina gustukoa dut eta lagunak gara. ia egunero elkarrekin egoten gara, ia gauz berak gustukoak ditugu. baina ez naiz ausartzen eskatzera, maite nauen beldur naiz zer egin?

    mila esker muxu1

    ResponderEliminar