sábado, 13 de diciembre de 2008

1. eskaria

GALDERA:15 urteko neska bat naiz eta nere lagun taldetik bota naute. Nik bueltatu nai dut baina beraiek ez. Zer egiten dut?

A_M_A_I_A**



ERANTZUNA:

AMAIA:

Zergatik bota zaituzte? Mindu dituzten zerbait egin al duzu? Zergatik bueltatu nahi duzu? Lehenik planteatu galdera horiek. Mindu egin badituzu eta benetan damuturik bazaude, barkamena eskatzea duzu hoberena, denok merezi dugu bigarren aukera bat. Baina hala ere, ez badizute barkatzen ez pentsatu beraiengan, ez bueltatu beraiengana ez baitira benetako lagunak. Egin lagun berriak, eskolan, festetan... pentsa beste gauza batzuetan. Seguru asko, lehenago edo beranduago damutuko dira eta zuregana joko dute.
Ongi segi, Amaia,



GU GEU

2 comentarios:

  1. Nik badaukat beste arazotxo bat
    Berria naiz neure institutuan. Badakizu nola dn hori, klase berria, jende berria, leku berria... Ez dut klasekoekin "konektatzen"
    Hil honen hasieran sartu nintzen. Beste neskak eznautela ikusi nai ematen du eta nik ere ez dut hori nahi zer egin???
    lagundu mesedez

    Eider

    ResponderEliminar