Epa!!
Maitane naiz berriro!
Aspaldiko!
Lehenengo gauza: ZORIONAK eta URTEBERRION!
Gogoratzen zara ez nekiela mutila gustatzen zitzaidan edo ez eta hori dena...?
Ba agian pixka bat gustatzenzait, eta gure artean tonteo handia dago (nahiz eta bera nere lagun batetaz egon).
Egia errateko, berak ez daki zer den maitemindua egotea, gorpuz ederrak ikustea baizik. Erran nahi dudana da, nere lguna betidanik wapena izan dela eta orain gorputz ederrena eta mutila betidanik egon dela beretaz, bueno "egon".
Kontua da: ez dakit lanzatu edo ez zeren ziur nago ezetz errango didala eta nik ere ez dut nahi inorrekin atera.
Dena oso desberdina izango zen eta moztu eta gero zer gertatuko zen?
Mesedez lagundu!!!
Seguru egon arte ez dut nahi ezer egin!
Maitane...

Maitane maitia,
pixka bat gustatzen zaizula diozu hasieran eta tonteo haundia dagoela, nahiz eta bera beste batetaz egon. Ondoren mutil hau gorputzetan bakarrik fijatzen dela esaten duzu (eta horregatik dagoela zure lagun horretaz). Gero esaten didazu ez dakizula lanzatu edo ez eta ondoren ez duzula inorekin atera nahi.
Konklusiotxo bat atera dut: oso oso oso oso oso oso baina oso nahasturik zaude (exageratu gabe xD). Lehenengo zeure burua argitu behar duzu, zure inguruan dagoena argitzeko.
Pixka bat gustatzen zaizu eta tonteo haundia dago, nahiz eta hura beste batetaz egon.
Ez dakizu lanzatu edo ez, harremana bukatzean gaizki moldatzea posiblea delako.
Ulertzekoa da.
Begira ez dut mutila ezagutzen. Ezin dizut esan ziur nolakoa den. Baina eman didazun informazioarekin, bakarrik gorputzetan fijatzen dela eta zurekin jolasean dabilela esaten ahal dizut. Zer egin?
Maitane, ni ez nintzateke lanzatuko, ez duzu horrelako pertsona bat merezi. Lanzatzea, bera benetan maite duzunean egin behar da eta ez horrelako egoera batean. Ondo egin duzu hemen galdetzen. Bihotz hobea duen pertsona bat beharko zenuke.
Baina hau bakarrik aholku bat da, laguntza bat.
Zuk nahi duzuna egiteko eskubidea duzu, baina neuk zure lekuan ez nintzateke lanzatuko.
Zorte ooon!!!
beti ixilik dagoena.




