emmm...
Eztakit mutila gustatzen zaidan edo ez. Gainera, nere lagunek ea gustatzen zaidan galdetzen didate eta nik ezetz erantzuten diet, hori hala dela uste dudalako.
Egia da mutila fisikoki hagitz ongi dagola, eta gainera hagitz bihotz ona du, hagitz majoa da nerekin.Ttikitatik lagunak gara eta elkarrekin klasean gaude. Berari begiratzen diodanean konten jartzen anz eta bere irriak... ongi sentiarazten dia.
Orain d.b.h2-n nago eta lh-ko 4.mailan beretaz maitenmindu nintzen.
Berriro erori izanen bere tranpan.
Ah! Garrantzitsuena!(neretzat... )bera er maitemindua dago eta beti nor den erraten dia eta oraingo honetan ez dia erran, ez ta inori ere..harritzeko ez?
Maitane...

Maitane maitea,
Hasteko, esaten didazu ez dakizula mutila gustatzen zaizun ala ez. Bera zurekin ondo portatzen dela eta bere irriarekin pozik jartzen zarela eta ongi sentiarazten zaituela diozu. Maiteminduta zauden seinale! Pixka bat bada ere... Nahiz eta ukatu.
Betitik ezagutzen zarete eta normala da beraz, berak zuregan konfiantza izatea. Bera maitemindurik dagoela diozu eta besteetan ez bezala, ez dio inori esaten (zu barne). Litekeena da zuretaz egotea. Zu pozik egongo zara baina ez duzu ilusio gehigirik egin behar (zaila da benetan, ezta?).
Egin beharko zenuena, nere ustez, aste batzuk itxarotea, baina hurbildu zaitez berarengana (zergatik ez?), oso ondo moldatuko zareten puntu batera iritsiz. Bertan, arriesgatu eta esaiozu maite duzula, baina beti ere, presionatu gabe. Bere erantzuna ezezkoa bada, lehenago bezala jarrai ezazue lagun atmosfera hortan. Baiezkoa bada, zorionak!
Bizitza ez da ezer arrisku pixka bat gabe!
zorte on,
beti ixilik dagoena
oso onaaa!!!!!
ResponderEliminarMila esker egitan!!
ResponderEliminarDuda guztiak kendu dizkidazu baina ziur ezezkoa dela ee..
Pena baina nahiago dut ezekoa izatea zeren baiezkoa bazen, moztu eta gero baliteke gaizki eramatea eta hori ukatzea nahiago dut. Baina egitan, 1000 esker ee!!
muxu bat eta beste bat arte!
Maitane...
nere lagun hobenetarikuataz dago...
ResponderEliminarMaitane...
menos mal ez nintzela hagitz maitemindua...
pozten naiz maitane
ResponderEliminarlagunduuuu!!!
ResponderEliminarez dakit nere mutila nola utzii!!
laguntzaaaa!!!
5 bat ilabete dauzkagu baina ez naiz berarekin ondo sentitzen. maite dut baina... ez nago berarekin maiteminduta. Min egingo diot eta ez dut hori nahi. Lagunak izatea bakarrik nahi dut. Lagundu! mesedez!