ixilik dagoena,
arazo bat dut: oso txarra naiz ikasketetan eta nahiz eta saiatu beti gaizki bukatzen dut. agian ez duzu laguntzeko modurik aurkituko baina saiatzea eskertuko nizuke
milesker aurretik

Aitor maitea,
zure arazoa uste baino ohikoagoa eta xinpleagoa da. Ikasketetan txarto dabiltzanak ehunka (edo milioika) daude. Ikasi egiten duzula esaten duzu... Baina zeri deitzen diozu ikasi? Besterik gabe irakurtzeari?
Klaseetan adi egotearekin lan erdia eginda daukazu. Ohitu zaitez irakasleak esaten duenaren arabera apunteak hartzen eta testuetan garrantzitsuena iruditzen zaizuna kolorezko errotulagailuekin azpimarratzen. Etxerako lanak egiteko garaian errepasatu pixka bat klasean eman duzuna, ez pasa orduak hor. Azterketa bat duzunean, ez utzi dena azkeneko momenturako (badakit oso tipikoa dela), ikasi egun pare bat lehenagotik (eskemak eginez) eta aurreko egunean errepasatu apur bat.
Modu interesgarriak dira ikasketetan aurreratzeko.
Lagundu dizudalakoan,
Beti ixilik dagoena.
asko gustatzen zait zuen bloga!!
ResponderEliminar"gg eta beti ixilik dagoena" zarete ez?
aholku ona eman diozue aitorreri!
ni ere ikasle txarra naiz beti penkoekin eta balioko dit onek [!]. baina zerbait geiago jarri bear duzue zueri buruz
badakit leku anonimoa dela baina jakinminez itota gaude
erantzten badidazu saltoka hasiko naiz
__*__nAhIa__*__
mutil bat gustukoa dut. "lagun" bat berekin tontetatzen dabil denbora guztian eta nire "lagunari"ez zaio mutila gustatzen. neska ez dut agoantatzen baina sutan yartzen nau denbora guziko tonteoa... zer egin?¿
ResponderEliminarerantzuten badidazu eskerrikasko!
muxu bero bat
barkatu nahia baina toki hau anonimoa da
ResponderEliminarhemen edonor sartu daiteke eta barruak hustu. hau denontzako txoko epela da eta bakoitzak nahi duena izateko eskubidea du. Gozatu!
sentitzen dut baina ezingo dizugu ezer erantzun